Mundua -

Gizonezko bat eta hiru bahitu

Lau pertsona hil dira AEBetan izandako tiroketa batean

Gertaera Auroran izan da, Coloradon, uztailaren 20an James Eagan Holmesek tiroz 12 pertsona hil eta 59 zauritu zituen herri berean.

Uztailaren 20an beste tiroketa bat izan zen Auroran, eta 12 pertsona hil ziren. Efe.
Uztailaren 20an beste tiroketa bat izan zen Auroran, eta 12 pertsona hil ziren. Efe.
Uztailaren 20an beste tiroketa bat izan zen Auroran, eta 12 pertsona hil ziren. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil egin dira Auroran, Coloradon (AEB) armadun gizon batek emandako tiroengatik. Erasotzailea Poliziak hil egin du orduak iraun dituen setioaren ondoren, tokiko telebista baten arabera.

Setioak ia sei ordu iraun ditu eta 40 polizia eta indar berezietako agenteek parte hartu dute. Denverreko NBC telebistan esan dutenez, lau hilotza aurkitu dituzte etxearen barruan, eta horietako bat ustezko tiratzailearena da.

CBS News katearen arabera, susmagarria Poliziaren tiroen ondorioz hil da, bera agenteen kontra tiroka hasi ondoren. Etxebizitzara sartu direnean, poliziek beste hori hilotz aurkitu dituzte, ustez erasotzaileak hildakoak.

Antza denez, hiru biktima horiek Polizia etxebizitzaren inguruetara iritsi baino lehen hil dira.

Emakume batez ihes egitea lortu du

NBC kateak aipatutako informazioaren arabera, emakumezko batek etxetik alde egitea lortu du gertaera hasi aurretik eta Poliziari abisua eman dio.

Oraindik ez dute hildakoen izen-abizenen eta adinen berri eman, ezta tiroketa zergatik gertatu den argitu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea