Mundua -

Putinek pasaportea eman dio

Gerard Depardieu aktore 'errusiarra' da jada

"Errusiera ikasiko dut. Errusia demokrazia handia da, eta hemen lehen ministro batek ezin dio herritar bati patetiko deitu", esan zuen Depardieuk larunbatean.

Gerard Depardieuk eta Vladimir Putinek elkarrekin bazkaldu dute. Efe.
Gerard Depardieuk eta Vladimir Putinek elkarrekin bazkaldu dute. Efe.
Gerard Depardieu eta Putinen arteko besarkada

0:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak pasaporte errusiarra eman dio Gerard Depardieu aktoreari Errusian, Putinek Itsaso Beltzetik gertu duen etxean. Depardieuk uko egin dio frantziar nazionalitateari Hollandek errenta handiei jarri dien zerga berezitik ihes egiteko.

Putinek eta Depardieuk elkarrekin bazkaldu dute eta aktorearen azken filmearen estreinaldiaz aritu dira, Dimitri Peskov Errusiako Gobernuko bozeramailearen arabera. Filma Gregori Rasputinen bizitzari buruzkoa da.

Errusia, "demokrazia handia"

"Errusiera ikasiko dut. Françoise Hollande presidenteari horren berri eman diot dagoeneko. Errusia demokrazia handia dela esan diot, eta ez lehen ministroak herritar bati patetiko esaten dion herria", adierazi zuen Depardieuk larunbatean.

Nazionalitate berriari esker, Depardieuk % 13ko zerga ordainduko du bere ondasunengatik, eta ez % 75, Hollandek Frantzian jarritako zerga.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea