Mundua -

Amnistia Georgian

Demetradze, Realeko jokalari ohia, amnistia lortu duten presoen artean

Georgiako presidentearen aurkakoa izatea eta Errusiaren aldeko espioitza egitea egotzita, espetxean zeuden 190 presoa aske gelditu dira.

Gueorgui Demetradze, Realeko jokalai ohia. EFE
Gueorgui Demetradze.
Gueorgui Demetradze, Realeko jokalai ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiaren aldeko espioitza egotzita eta Mijail Saakashvili presidentearen aurkakoak izateagatik espetxean zeuden 190 preso aske gelditu dira, horien artean, Georgui Demetradze, Realeko jokalari ohia, Georgiako Parlamentuak preso politiko gisa aitortu ostean.

Orain lehen ministro den Bidzina Ivanishviliren Georgiako ametsa alderdiak urrian egin ziren hauteskundeetan lortutako garaipenari esker lortu da amnistia; izan ere, Saakashvili ia eskumenik gabe gelditu da hauteskundeen ostean.

Presidenteak Amnistiaren Legearen aurka eman du boza, baina Parlamentuko diputatuen hiru bostenen babesari esker atera da aurrera.

Hala ere, presidenteak ez du legea sinatu nahi izan eta David Usupashvili Parlamentuko presidenteak berretsi behar izan du dokumentua.

Gueorgui Demetradze Realeko jokalari ohiari sei urteko kartzela zigorra ezarri zion 2011an Tifiliseko Hiriko Auzitegiak estortsioagatik.

Aurrelaria 2010ean atxilotu zuten (Georgiako Lehen Mailako Spartakeko jokalaria zenean) beste bi lagunekin batera. Ezezagun bat mehatxatu zuten 40.700 dolar ordaintzeko. Dirudienez, mehatxatuak diru kopuru hori legez kanpoko apustu-etxe batean galdu zuen, Barne Ministerioak jakitera eman zuenez.

Errealak 2000. urtean erosi zuen jokalaria bost milioi dolarren truke.

Horrekin batera, NATOn Georgiako bigarren ordezkaria zena ere aske gelditu da. Vajtang Maisaya 2009an kondenatu zuten eta 20 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Errusiarentzat espiatzeagatik.

Bitartean, herrialdeko atzerriko politika Errusiaren alde bilakatzea eta Mendebaldeko herriei bizkar ematea leporatu dio Saakashvili presidenteak Ivanishviliri, aurkari politikoari.

Halaber, presidentearen aldeko diputatuak alderdiz aldatzeko "bide zikinak" erabiltzea leporatu dio Saakashvilik Gobernu berriari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea