Mundua -

Ipar Irlanda

29 polizia zauritu dira Belfasteko kaleetako azken protestetan

Hiriko Udaletik bandera britainiarra kentzea erabaki zutenetik, katolikoen eta protestanteen liskarrek ez dute etenik Ipar Irlandan.

Protestak Ipar Irlandan. Argazkia: EFE
Protestak Ipar Irlandan.
29 polizia zauritu dira Belfasteko protestetan

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 polizia zauritu dira katoliko errepublikanoen eta protestante unionisten arteko liskarretan Belfasten. Hiriko Udaletik bandera britainiarra kentzea erabakitzeagatik piztu ziren protestak lehengo hilabetean.

Zauritutako polizietako batzuk ospitalean artatu behar izan dituzte; izan ere, adreiluak, petardoak eta botilak bota dizkiete.

"Union Jack" bandera soilik egun zehatzetan jartzea erabaki eta gero, liskarrak ez dira eten Belfasten.

Poliziaren iturrien arabera, unionistek manifestazioa egin zuten atzo eta jarritako ibilbidetik atera eta errepublikanoen aurka egin zuten Belfast ekialdeko zona katoliko batetik pasatzerakoan.

Poliziak gomazko pilotak eta ur kanoiak bota zituen hiriko hainbat tokitan.

Abenduan hasi ziren protestante unionisten protestak, Erresuma Batuaren aldekoak, eta ehun lagunetik gora atxilotu dituzte eta beste hainbeste zauritu egon dira dagoeneko.

Liskarrek etenik ez dutela ikusita, Belfasteko, Londreseko eta Dublineko Gobernuetako ordezkariek bilera egingo dute datorren astean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea