Mundua -

Kalifornia

Arma bat zeraman gizon bat tirokatu dute AEBetako zinema-areto batean

Bikotekideari eraso egin ostean, "Les Miserables" filmea proiektatzen zuen zinema-areto batean ezkutatu zen gizonezkoa. Zauriak larriak dituen arren, sendatuko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Diegoko Poliziak (Kalifornia, AEB) arma bat zeraman gizonezko bat tirokatu eta zauritu du zinema-areto batean, ABC telebista-kateak jakinarazi duenez. Bikotekideari eraso egin ostean, "Les Miserables" filmea proiektatzen zuen zinema-areto batean ezkutatu zen 20 urteko Tom Billodeaux.

Bertan 15 bat ikusle zeuden filmea ikusten. Horietako bi polizia agente ziren, eta susmo txarra hartu zioten gizonezkoari, Terry McManus San Diegoko Polizia arduradunak jakitera eman duenez.

Gizonezkoak eskuak altxatu zituen, ondoren behera eraman, eta berriro altxatu zituen esku batean arma bat zuela. Gizonezkoak tiro egingo zuela, eta ikusle guztien bizitzak arriskuan zeudela uste zuten agenteek, ondorioz, horietako batek Billodeaux besoan eta bularrean tirokatu zuen.

Billodeaux ospitalean dago. Zauriak larriak dituen arren, sendatuko da. Poliziak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

2012ko uztailean 12 lagun hil eta beste 58 zauritu ziren Denverreko zinema-areto batean izandako tiroketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea