Mundua -
Bigarren agintaldia hastear
AEBetako defizit-muga igotzea defendatu du Obamak
''Ekonomian norberak eragindako zauria'' egitea ekidin nahi du.
Erredakzioa
Barack Obamak ''erantzukizunez'' jokatzea eskatu dio AEBetako Kongresuari, eta defizit-muga igotzea defendatu, ''ekonomian norberak eragindako zauria'' egitea ekiditeko.
"Defizit-muga igotzea ez da gastu gehiagori baimena ematea; Kongresuak dagoeneko hitzartu dituen gastuak ordaintzeko aukera izatea baino ez da'', azaldu du presidenteak, bigarren agintaldia hastear dela. Izan ere, sei egun barru egingo dute inbestidura saioa, azaoroan AEBetako hauteskundeak irabazi ondoren.
Urtarrila hasieran Kongresuak onartutako itun fiskalak George W. Bush presidentearen agintaldian ezarritako zergen murrizketa berritu zuen, baina bi hilabetez atzeratu zituen gastu publikoa murrizteko negoziazioak.
Armekin lotutako indarkeria gelditzeko dekretua, aztergai
Armek eragindako indarkeria gelditzeko dekretu bat abian jartzea aztertuko duela iragarri du Obamak, Joe Biden presidenteordeak emandako gomendioen arabera.