Mundua -
Bahitzaileen arabera
Bahituen segurtasuna Maliren aurkako erasoaldiaren menpe dago
Bi pertsona hil dira eta hainbat lagun bahitu gas-instalazio baten aurkako erasoan. Gobernu espainiarrak, oraingoz, ez du jakin ea bahituen artean espainiarrik dagoen.
Erredakzioa
Bi atzerritar hil eta hainbat lagun bahitu dituzte Aljerian, gas instalazio baten kontrako eraso batean. Al Qaedatik gertu dagoen talde batek bere gain hartu du ekintza, eta Mali bonbardatzeko Frantziari Aljeriako aire espazioa erabiltzeko baimena emateagatik erantzuna dela azaldu du. Taldeak berak aitortu duenez, 41 lagun daude bahituta, zazpi estatubatuar eta hainbat frantses, britainiar eta Europako beste herrialde batzuetako pertsonak.
Halere, bertsio kontraesankorrak daude bahitutako pertsona kopuruaren inguruan, ASP agentziak "hogei pertsona baino zertxobait gehiago" daudela jakinarazi duelako.
Bahituen artean AEBetako, Frantziako, Britainia Handiko eta Japoniako herritarrak daude, bahitzaileen arabera. Erasoan bi lagun hil dira, horietako bat britainiarra, eta beste sei lagun zauritu dituzte.
Taldeak Maliren aurkako erasoaldia amaitzea eskatu du, bahitzaileen segurtasuna bermatzeko.
Gobernu espainiarrak, oraingoz, ez dauka bahituen artean espainiarrik dagoen berririk.
150 langile atxikiak
Frantziako CIS Catering enpresako 150 langile atxikituak daude talde armatu batek Argeliako hego-ekialdean dagoen BP enpresako instalazioak erasotu ostean, enpresa bereko iturriek adierazi dutenez.
"Gure menpe dagoen Cieptal enpresako ehun eta berrogeita hamar langile atxikituta dituzte momentu honetan. Ezin dira bertatik irten", esan dio Regis Arnoux elkarteko presidenteak 'Journal du Dimanche' egunkariari.
Gobernuak uko egin dio negoziatzeari.
Arjeliar Gobernuak uko egin dio asteazken honetan terroristekin negoziatzeari. "Gobernuak ez die erantzunik emango terroristek egiten dituzten eskakizunei, eta uko egiten dio negoziatzeari", ziurtatu dio Daho Ould Kablia Barne ministroak APS agentziari.