Mundua -

BI HIL EGIN DIRA

Mexikon jaiotako seikietako lau bizirik daude, baina larri

Horietako bik aireztapen lagundua behar dute, eta hiltzeko arriskuan daude.

Seikietako bat lo egiten. Argazkia: Efe
Seikietako bat lo egiten. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 10ean Mexikon jaio ziren seikietako lauk larri jarraitzen dute. Michoacan estatuko Osasun Idazkaritzak azaldu duen bezala, horietako bi aireztapen lagunduarekin eta hiltzeko arriskuan daude.

Rosalba Martinez Luvianok, Ospitaleko neonatologoak, azaldu duenez, lau jaioberrien egoera oso larria da, eta aireztatze lagunduarekin daudenena are okerragoa da; hiltzeko arriskuan daude. Dena dela, nahiz eta arnasa hartzeko laguntzarik behar ez izan, ezin da esan  beste biak egonkor daudenik ere: izan ere, haur goiztiarrak dira eta, gainera, biriketako arazoak dituzte.

Urtarrilaren 11n emakume batek seikiak, bi mutil eta lau neska, izan zituela atera zen argitara. Dena den, erditzean izan ziren hainbat zailtasun direla medio, jaioberriak egoera larrian jaio ziren. Gerora, umeetako bi hil egin zirela iragarri zuten.

Ospitaleko zuzendariak, Yara Pinedak, gainerako umeak, pisu faltaren eta arnasa egiteko arazoen eraginez, larri zeudela azaldu zuen. Gainera, bizirik ateratzekotan ere, arnasa egiteko zailtasunak, arazo neurologikoak eta bihotzeko arazoak izan ditzaketela esan dute.

 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea