Mundua -

Erasotzailea atxilotu dute

Lau urteko neskato bat bortxatu dute eskola-autobus batean, Indian

Poliziak ustezko erasotzaileak atxilotu du. Eskola-autobusa etxerako buelta egiten zegoela, haurrari sexu-abusuak egin dizkio 35 urteko atxilotuak.

Protesta ugari izan dira azken asteetan Indian, bortxaketek eragindako suminak bultzatuta. EFE
Protesta ugari izan dira azken asteetan Indian, bortxaketek eragindako suminak bultzatuta. EFE
Protesta ugari izan dira azken asteetan Indian, bortxaketek eragindako suminak bultzatuta. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau urteko neskatila bat bortxatzeagatik gizonezko bat atxilotu du ostegun honetan Indiako Poliziak, 'The Times of India' egunkariak larunbat honetan jakinarazi duenez.

Eskola-autobusa etxerako buelta egiten zegoela, biktima bakarrik geratu zen. Orduan, ustezko atxilotuak ibilgailuaren atxeko partera eraman zuen, eta haurrari sexu-abusuak egin zizkion.

Poliziak esan duenez, autobusean ez zegoen ume-zaindaririk, baina eskolak hori errefusatu du, honen esanetan, zaindaria egon bazegoen, hura izan zen erasotzaileari "aurre egin ziona" eta atxilotua "geldiarazi" zuena.

Atxilotua Andheriko udalerriko auzitegiaren aurrean izan da ostiralean. Otsailaren 1era bitartean Poliziaren zaintzapean egongo da. Autobusaren gidariak lekuko gisa deklaratu beharko du.

"Ustezko erasotzailea lehen bait lehen atxilotu dugu, eta fidantzarik gabeko delituak egotzi dizkiogu", azaldu du eskolako administratzaileak, "gizonezkoak zigor handia jasoko du, eta autobusaren jabearekin genuen kontratua bertan behera utziko dugu". Eskolak zabaldutako oharraren arabera, neskatoak "sexu-ukituak jaso zituen".

Gizonezkoak jazotakoa ez salatzeko haurra mehatxatu zuen. Hala ere, neskatilak gertatutakoa kontatu zuen. Handik gutxira, aitak eskolako zuzendariari horren berri eman zion.

Sumina Indian

Bortxaketa kasuak ohikoak dira Indian. Azken asteetan hauen aurkako manifestazio anitz izan dira Indian.

Joan den abenduaren 16an sei lagunek osatutako talde batek 23 urteko gazte bat bortxatu zuen autobus batean. Ondoren, autobusetik bota zuten emakumea, eta handik egun batzuetara hil zen ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea