Mundua -
Telebista kate baten arabera
25 hildako gehiago aurkitu dituzte Aljeriako gas plantan
Bilaketa eta erreskate lanek orduak iraungo dituzte. Bpren gas planta asteazkenean nahitu zuen talde islamiar batek Maliko eraso militarraren amaiera eskatzeko.
Erredakzioa
Ennahar Aljeriako telebista kateak zabaldu duenez, identifikatu gabeko 25 hildako aurkitu dituzte In Amenaseko gas plantan, Aljeriako hego-ekialdean. Aljeriako armadak gas plantari eraso egin zion larunbatean talde terrorista batek bahituta zituen ehunka langileak askatzeko.
Telebistaren arabera, hilotzak igandean hasitako bilaketa lanetan aurkitu dituzte, eta, momentuz, ezin izan dute hildakoak nortzuk diren jakin.
Iturri ofizialek ez dute aurkikuntza konfirmatu. Larunbatean, Aljeriako Gobernuak askapen-operazioaren biktimen kopuruaren berri eman zuen, 23 bahitu eta 32 miliziano, baina orduek aurrera egin ahala kopuru horrek gora egitea espero da.
Mohamed Said Aljeriako Komunikazio ministroak aitortu egin du hildakoen kopurua ez dela behin betikoa.
Halaber, bilaketa eta erreskae lanek orduak iraungo dituztela iragarri du ministroak. Gas planta asteazkenean bahitu zuen talde islamiar batek Maliko eraso militarraren amaiera eskatzeko.