Mundua -

Hildako militante kurduak

Parisen eraildako hiru militante kurduen auto gidaria auziperatu dute

Inputazioa bere deklarazioan izandako "kontraesanetan" eta bideo imaginetan ikusitako ebidentzietan oinarritu da.

Turkian kurduen gorpuei eginiko ongietorria. Argazkia: eitb.com
Turkian kurduen gorpuei eginiko ongietorria. Argazkia: eitb.com
Turkian kurduen gorpuei eginiko ongietorria. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den urtarrilaren 8an Didan Dogan eta beste bi militante kurdu erailda agertu ostean, Doganen auto gidaria auzipetu dute. Inputazio horren ondorioz, hurrengo orduetan kartzelaratuko dutela jakinarazo du François Molins Parisko fiskalak.

Parisen zegoen bitartean, 30 urteko Omer Guneh gidariak Kurdistaneko Kongresu Nazionaleko Frantziako ordezkari eta PKKko (Kurdistaneko Langileen Alderdia) militantea zen Dogan laguntzeko ardura zeukan, eta hilketaren unean bertan zegoela onartu du fiskalak.

Deklarazioan izandako "kontraesanak"

Inputazioa bere deklarazioan izandako "kontraesanetan" eta gertaeraren lekuan zeuden kamerek grabatutako bideo imaginetan oinarritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken ordukoa