Mundua -

Junckerren azken eguna

Juncker, 'lasaituta', Eurotaldearen presidentzia utzi eta gero

Jeroen Dijsselbloem Holandako Finantza ministroa Eurotaldeko presidente berria izendatu dute bere talde horretako kideek.

Jean Claude Juncker. Argazkia: eitb.com
Jean Claude Juncker. Argazkia: eitb.com
Jean Claude Juncker. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Claude Juncker, Luxemburgeko lehen ministroak, « malenkoniarekin, baina batez ere lasaituta» hartu du Eurotaldearen presidentzia uzteko erabakia, zortzi urtez postu horretan egon ostean.

"Pozik nago etxe honetatik irtetzeagatik, ordezko bat bila dezaten eskatzen aritu naiz azken sei hilabeteotan", nabarmendu du Junckerrek euroguneko ekonomia ministroek egin duten batzarraren hasieran. Bilkura horretan bere ondorengoa nor izango den erabakiko dute.

"Malenkonia apur bat badago, baina batez ere lasaituta", erantzun du kargu horretan bizi izan duen azken egunak eragin dizkion sentimenduez galdetu ostean.

Holandako Finantza ministroa, Junckerren ordezkoa

Jeroen Dijsselbloem Holandako Finantza ministroa Eurotaldeko presidente berria izendatu dute bere talde horretako kideek, eta bere lehentasuna ''euroarekiko konfiantza berreskuratzen jarraitzea'' izango dela azaldu du.

Aurrekontuen zorroztasunaren eta hazkunde ekonomikoaren artean ''gatazkarik'' ez dagoela uste du Dijsselbloemek, eta bien arteko oreka bilatu beharra dagoela defendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea