Mundua -

Murrizketak

Japoniako Finantza ministroak azkar hiltzeko eskatu die adinekoei

Taro Asok horrela Estatuaren gastua murriztu nahi du, adineko pertsonak medikuarengana eta ospitalera asko joaten direlako.

Japoniako herritarrak. Argazkia: EITB
Japoniako herritarrak. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Taro Aso Japoniako Finantza ministroak eskari garbia egin die bertako adinekoei: azkar hil daitezela gastu gutxiago eragin dezaten.

Ministroaren adierazpenek alarma piztu dute herrialdean, izan ere, 60 urtetik gorako 128 milioi biztanle ditu Japoniak. Halaber, gizartea geroz eta zaharragoa da, eta 50 urte barru populazioaren % 40ak 60 urte baino gehiago izango dituela aurreikusten dute.

Ondoren, bere adierazpenak zuzendu behar izan ditu. Adierazpen desegokiak izan direla aitortu du, eta bere buruaz hizketan ari zela gaineratu du. Horren hitzetan, "garrantzitsua da jendeak bere azken egunak bakean igaro ahal izatea".

Ez da Finantza ministroak gisa horretako adierazpenak egiten dituen lehen aldia, izan ere, aurrez zerbitzu publikoak erabiltzen dituzten erretiratuak kritikatu izan ditu. Beste zenbaitetan, pentsiodunak "etengabe" medikuarengana joatea edota zainketa aringarriak kritikatu ditu.

Adierazpen polemikoak egin dituen Taro Aso ministroak berak 72 urte ditu, eta zainketa aringarriak ez dituela inoiz erabiliko adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea