Mundua -

Greba, metroan

Poliziak jendez hustu du Atenaseko metroa, baina ez du greba galarazi

Bederatzigarren greba eguna da jarraian eta ez da zerbitzu minimorik ere ematen. Gainerako garraio publikoko langileek ere bat egin dute protestarekin, gaur.

Poliziak metroan sartzen. Argazkia: Efe
Poliziak metroan sartzen.
Poliziak Atenasko metroa hustu du

0:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Gobernuak istiluen kontrako poliziak bidali ditu Atenaseko metroa jendez hustera, baina azkenean ez dute lortu greba galaraztea eta protestak bere horretan dirau bederatzigarren egunez jarraian. Gainera, beste garraio publikoko langileek ere bat egin dute grebarekin.

Polizia goizeko lauak aldera sartu da metroko trenak gordetzen diren lekuan, han baitaude ehun grebalari inguru itxialdia egiten, Gobernuak metroa martxan jartzeko aginduari aurre eginez.

Izan ere, ez da zerbitzu minimorik ematen, eta greba legez kanpoko jo zuen Atenaseko Auzitegiak. Hori horrela, metroa martxan jartzeko agindua betetzen ez duenari hiru hilabete arteko kartzela-zigorra ezar diezaiokete.

Greziako hedabideek jakinarazi dutenez, gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte eta emakume bat ospitalera eraman behar izan dute.

Oposizioko alderdi ezkertiarrek Gobernuaren jarrera salatu dute, diktadurako errepresio neurriak hartu dituela egotzita.

Metroko gidarien sindikatuak salatu duenez, Gobernuak erdira murriztu nahi die soldata.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea