Mundua -

Operazio militarra

Afrikako Batasuneko goi-bilerak Malira tropak bidaltzea lehenetsiko du

Afrikako buruzagiek Malin tropak zabaltzearen inguruko xehetasunak zehaztu behar dituzte; izan ere, Mendebaldeko Afrikatik eta Txadetik 7.000 soldadu bidaliko dituzte.

Istiluak Malin.
Istiluak Malin.
Istiluak Malin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi urtero egiten den Afrikako Batasuneko goi-bilera Adis Abeban egingo da eta "berehala" Malira tropak bidaltzea lehenetsiko dute herrialdeko Gobernuari babes militarra eskaintzeko.

"Helburua berehala egitea da" esan du aste honetan Afrikako Batasuneko Segurtasun eta Bake Batzorderako zuzendariak.

Afrikako buruzagiek, Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek eta Europakoek Mendebaldeko Afrikatik eta Txadetik bidaliko diren 7.000 soldaduen inguruko xehetasunak adostu behar dituzte. Atzo akordatu zuten Abiyanen Afrika Mendebaldeko Estatuen Batzorde Ekonomikokoaren kide diren herrialdeak soldatu horiek bidaltzea.

Orain arte, Batzorde horrek agindutako soldaduetatik 1.000 inguruko iritsi dira Malira.

Afrikako Batasuneko kezka nagusietako bat finantziazioa da eta goi-bilera amaitu ostean, urtarrilaren 29an, operazioa ordainduko dutenen batzarra egingo dute.

Urtarrilaren 11tik, Frantziak tropak bidali ditu Maliko Armada babestera, muturreko islamiar matxinoen aurka borrokatzera. Azken hauek indarra hartu zuten herrialdearen iparraldean eta lehengo urteko martxoan Estatu kolpe bat eman ostean, Bamakoko Gobernua ahulduta utzi eta hiriburua hartzeko mehatxu egin zuten.

Halaber, M23 matxinoen eta Kongoko Gobernuaren arteko gatazka eta Sudan eta Hegoaldeko Sudanen arteko harreman tirabiratsuak ere izango dituzte hizpide goi-bileran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea