Mundua -

AEBetan

Obamak esan du migrazio-erreforma egiteko 'garaia iritsi' dela

AEBetako presidentearen hitzetan, Kongresuak laster ez badu ezer egiten, berak plan propioa bidaliko du, agiririk ez dutenak legeztatzea ahalbidetzen duen “prozesu justua” bermatzeko.

Barack Obama, AEBetako presidentea. EFE
Barack Obama
Barack Obama, AEBetako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak esan duenez, "migrazio-erreforma integrala egiteko garaia iritsi da", eta Kongresuak laster ez badu ezer egiten, berak plan propioa bidaliko du, agiririk ez dutenak legeztatzea ahalbidetzen duen "prozesu justua" bermatzeko.

Las Vegasen (Nevada) emandako hitzaldian, Obamak mugako segurtasuna indartzea, behin-behineko legezkotasunerako bidea, proposatu du. Horiek kontratatzen dituzten enpresentzako zigorrak, langileen migrazio-estatua egiaztatzeko sistema eta egungo sisteman hobekuntzak izango direla azaldu du, AEBak talentua ekartzen jarraitzeko.

Obamak azaldu duenez, legeztapena irabazi nahi dutenek aurrekari penalen berrikuspena egin beharko dute, isunak eta zergak ordaindu, ingelesa ikasi eta bizileku iraunkorra izapidetzeko "ilaran jarri".

AEBetako estatuburuaren hitzetan, immigrazioak zatiketa handiak eragin ditu, baina migrazio-erreforma "iristear" dagoela nabarmendu du.

"11 milioi pertsona horik hemen daude (...) eta geure bizitzako gizartearen parte dira", azpimarratu du Obamak.

Horren haritik, immigranteek enpresak sortzen lagundu dutela azaldu du, besteak beste, Intel, Instagram, Google eta Yahoo, eta lau enpresa teknologikotatik batek eurek bultzatu dituztela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea