Mundua -

Tunisia

Tunisiako lehen ministroak Gobernu berri bat osatuko duela esan du

Hauteskundeak lehenbailehen izatea izango du helburu. Chukri Bel Aid oposizioko politikoaren hilketaren ostean emandako hitzaldian iragarri du Yabalik neurria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamadi Yabali Tunisiako lehen ministroak Gobernu berri bat tekntrokata independentez osatuko duela promestu du, hauteskundeak lehenbailehen izateko asmoz.

Chukri Bel Aid oposizioko politikoaren hilketaren ostean emandako hitzaldian iragarri du Yabalik neurria, eta Gobernu berriaren helburua "lehenbailehen salbuespenezko egoera honetatik" irtetea izango dela nabarmendu du.

"Alderdiekin izandako negoziaketetan porrot egin ostean, Gobernu teknokrata murriztua osatzera erabaki dut", azaldu du Jebalik. Lehengo ministroaren hitzetan, ez da hauteskunderik izango Gobernu berria osatzeko, baina hauteskundeak ahalik eta azkarren izango direla promestu du.

Jaled Tarrouche Barne ministroak adierazi duenez, Belaiden hilketan bi pertsona egon dira nahasita, batetik tiro egin duena eta hari motozikleta batean ihes egiten lagundu dion bigarren bat. Oposizioko liderraren heriotzak hainbat manifestazio eragin ditu, Tunisian.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea