Mundua -

Batasunaren Egoera

Obamak klase ertainaren aldeko apustua egin du ekonomia suspertzeko

Bestalde, AEBetako presidenteak amaitutzat jo du Afganistango gerra eta han dituen soldaduen erdiak aurten bertan itzuliko direla hitz eman du.

Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: Efe
Barack Obama AEBetako presidentea.
Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak Batasunaren Egoerari buruz Kongresuan eman duen hitzaldian azaldu duenez, "AEBetako hazkunde ekonomikoaren benetako motorra klase ertain indartsua" izatea da.

Obamak hauteskunde-kanpainan erabili duen aukera berdintasunaren aldeko aldarrikapenarekin bat egite aldera, "herrialde honen sorkuntzako oinarrizko ituna" berreskuratzea eskatu du, "gogor lan eginez gero eta betebeharrak errespetatuta, jatorria edo kolorea aintzat hartu gabe, aurrera egin daitekeela", alegia.

"Klase ertainarentzat lanpostu onak sortuko dituen hazkunde ekonomikoa behar dugu: horrek izan behar du gure esfortzuak bideratuko dituen artizarra", adierazi du presidente estatubatuarrak.

Defizita

"Proposamen gehiago aurkeztuko ditut gaur, baina proposamen horiek ez dute gastuaren igoera ekarriko. Gainera, bi alderdiok (errepublikanoak eta demokratak) duela 18 hilabete adostutako aurrekontuekin bat egiten dute", gaineratu du Obamak.

"Berriro esango dut: gaur aurkeztu ditudan proposamenek ez dute defizita zentimo bat ere handituko. Ez dugu gobernu handiagoa behar, lehentasunak ezarriko dituen eta hazkunde orokorra bilatuko duen gobernu zentzudunago bat baizik", berretsi du.

Defizit publiko altua murrizteko borrokak gatazka eragin du Obamaren eta errepublikanoen artean, eta martxoaren 1erako akordiorik lotzen ez badute, gastu publikoa murriztuko da automatikoki.

Afganistan

Bestalde, AEBetako presidenteak iragarri du Afganistanen dituen soldaduen erdiak, 34.000 inguru, etxera itzuliko direla urtea amaitu aurretik, izan ere, amaitutzat jo du herrialde asiarreko gerra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea