Mundua -

Motor batean bonba jarrita

Pakistanen 90 pertsona inguru hil dira, atentatu baten ondorioz

Leherketa larunbat arratsaldean izan da, eta jarraian tiroketa bat gertatu da, Quettako polizia batek telefonoz aditzera emandakoaren arabera.

Bonba-leherketaren ondoren, tiroketa bat izan da. Argazkia: EFE
Bonba-leherketaren ondoren, tiroketa bat izan da. Argazkia: EFE
Bonba-leherketaren ondoren, tiroketa bat izan da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bonba leherketa izan da Pakistaneko mendebaldean, Quetta hirian, eta albiste agentzia ezberdinen arabera, 90 hildako inguru izan dira.

Atentatua larunbat arratsaldean izan da, Baluchistaneko hiri gatazkatsuan, eta ondoren tiroketa bat gertatu da, Quettako polizia batek telefonoz aditzera emandakoaren arabera.

Gertaera jazo denetik ordubetera, agintariek ez zituzten atentatuaren arrazoiak batere argi, baina leherketa izan den lekuan chiiak dira nagusi.

Duela hilabete, Quettak historiako egunik odoltsuena bizi zuen, hiru atentatuk ehun hildakotik gora eragin baitzutuzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Atentatuak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur Asia Pakistango Islamiar Errepublika albisteak