Mundua -
Protesta
Bi gazte tibetarrek euren buruari su eman diote
Dagoeneko 104 dira era horretan hil diren lagunak 2009. urteaz geroztik, Txinaren okupazioaren aurka protesta egiteko.
Erredakzioa
Bi gazte hil dira euren buruari su eman eta gero, eta dagoeneko 104 dira horrela hil diren lagunak 2009. urtetik Txinaren okupazioa salatzeko egindako halako protestetan.
Rinchen (17 urte) eta Sonam Dhargye (18 urte) Kyangtsa herrian, Siachen probintzian, eman diote su euren buruari.
Gehienetan, monjeak dira euren buruari su eman diotenak Tibeten edo Txinan, baina Nepalen eta Indian ere gertatu dira horrelakoak, azken herrialde horretan bizi baitira euren herrialdetik at dauden tibetar gehienak.
Tibet lurraldeko partetzat du Txinak aro inperialetik, baina 50eko hamarkadan Txinako Armadak hartu zuen arte, Tibet herrialdea independentea zen.
Immolazio hauetatik bereizi den arren, Tibeteko erbesteko gobernuak aldarrikapenak entzuteko eskatu dio behin eta berriro Pekini, batez ere, autonomia gehiago lortzeko; izan ere, horrek horrelako protestak geldituko lituzke.
Txinak, ordea, immolazioak helburu politikoak lortzeko bultzatzea egotzi die Dalai Lamari eta erbestean dagoen gobernu tibetarrari.