Mundua -

Gatazka Sirian

64 pertsona hil dira Damascon, bonba-auto batez egindako atentatuan

200 pertsona baino gehiago zauritu dira Damasco erdigunean, Bachar Al Asad presidentearen erregimenaren aurkako matxinada hasi zenetik atentaturik odoltsuenetako batean.

Damasco
Damasco
Damasco

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 64 pertsona hil dira eta 200 baino gehiago zauritu Damasco erdigunean izan den atentatu batean, auto-bonba batek eztanda eginda, Bachar Al Asad presidentearen erregimenaren aurkako matxinada hasi zenetik (2011eko martxoan ) atentaturik odoltsuenetako batean.

Erasoa ustez suizida baten egin du, Baaz Gobernuko alderdiaren egoitzatik gertu, Al Mazra auzoan, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

Leherketa izan den lekuan, Al Zaura etorbidearen eta Shahbandar plazaren artean, autobus geltoki bat eta Abdala bin al Zubeir eskola daude. Ikasle batzuk biktima izan dira.

Siriako Osasen Ministerioak azaldu duenez, hiriburuko ospitaleek 64 gorpu eta 235 zauritu jaso dituzte, horietako asko larri, ondorioz, ez dute biktimen amaierako zifra handitzea baztertu.

Zaurituen artean, Nayef Hawatmeh Palestinaren Askapenaren Frente Demokratikoko idazkari nagusia dago. Horren bulegoa leherketa izan det lekutik gertu aurkitzen da.

Hawatmeh Siriako erregimenaren alde dago, eta buruan eta besoan izan ditu zauriak, Palestinako mugimenduko iturriek esan dutenez.

Lekuko suntsiketa ikaragarria da, hainbat eraikin kaltetuta daude eta ehunka ibilgailu kiskalita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea