Mundua -
Txipreko hauteskundeak
Nikos Anastasiadis izango da Txipreko presidente berria
545.180 pertsonak izan dute igande honetan Errepublikako presidente berria aukeratzeko eskubidea.
Erredakzioa
Nikos Anastasiadis buruzagi kontserbadorea izango da Txipreko presidente berria, igande honetan ospatu diren hauteskundeetan orain arte Gobernua zuzendu duen Stavros Malas AKEL alderdi komunistako arerioa gainditu ostean.
Anastasiadis % 57,48ko portzentaiarekin nagusitu da, Malasek % 42,52 puntu lortu dituen bitartean.
Prentsaren aurrean eginiko agerraldian, hautetsi kontserbadoreak "batasun nazionaleko Gobernu bat" osatzeko eskaintza egin die alderdi politiko guztiei, eta bere lehentasunen artean "troikarekin ahalik eta arinen akordio bat sinatzeko nahia" aipatu du.
"Ez dira arazoak bukatu"
"Batasun nazionaleko Gobernu bat izpide, bide berri eta oparo bat zabaltzea eskaintzen diet herritar eta alderdi político guztiei. Bide horren ezaugarriak batasuna