Mundua -

Zisjordania eta Israel bidean

Palestinarrek eta juduek autobus ezberdinetan bidaiatuko dute

Juduentzat segurtasunerako mehatxua da palestinarrak autobusetan eurekin joatea.

Israelgo soldaduak palestinar bat atxilotzen. EFE
Israelgo soldaduak palestinar bat atxilotzen.
Israelgo soldaduak palestinar bat atxilotzen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenetik aurrera palestinarrek eta juduek autobus ezberdinetan bidaiatuko dute Zisjordania eta Israel bidea egiteko. Palestinako lurretako kolono-guneetan bizi diren juduen aspaldiko eskakizuna zen.

Afikim autobus konpainiak ibilgailu ezberdinak jarriko ditu Trans-Samaria autobideko geltokian. Palestinarrek sarrera debekatuta duten kolono-guneetatik esaterako, beste autobus batzuk joango dira Israelera bidea egiteko, geldialdirik egin gabe, Haaretz Israelgo egunkariaren arabera.

Arieleko alkateak aspaldi eskatu zuen neurria eta kolono-guneetako beste agintari batzuen babesa jaso du; izan ere, palestinarrak juduekin batera bidaiatzeak segurtasuna arriskuan jartzea duela diote.

Milaka palestinar joaten dira egunero Israelera lan egitera eta horietako batzuk autobusetatik bota egiten dituzte, nahiz eta legediaren arabera, lan egiteko baimena duen edozeinek garraio zerbitzu publikoa erabiltzeko eskubidea duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Israel albisteak Palestina gaur Ekialde Hurbila