Mundua -

Erreferenduma

Zuzendarien soldatak mugatzea onartu du Suitzak

Era honetan, akziodunen kontrolaren bidez konpainia handietako zuzendarien soldatei mugak jarriko dizkiete.

Thomas Minder, ekimena proposatu zuen senataria. EFE
Thomas Minder, ekimena proposatu zuen senataria.
Thomas Minder, ekimena proposatu zuen senataria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suitzarren % 67,9k zuzendarien gehiegizko soldatak mugatzearen alde bozkatu du.

Erreferendum historikoa izan da, edukiagatik baita formagatik ere; izan ere, 26 zuitzar kantonamenduek alde bozkatu dute. Era honetan, akziodunek erabakiko dute zuzendarien soldata.

Economiesuisse patronalak eta eskuineko alderdiek egin duten kanpaina alarmistak ez ditu suitzarrak beldurtu, ehunka enpresa atzerrira joango zirela eta milaka lanpostu galduko zirela esan baitzuten horiek.

Herritarrek horri muzin egin eta Thomas Minder senatariak proposatutako ekimenaren alde egin dute. 762.000 lagunek ezetz bozkatu dute, 1,7 milioik ordea, alde.

Azken asteetan halaber, ekimenak ezusteko "babesa" jaso du, Novartis farmazeutikoaren presidenteak, Daniel Vasellak, enpresa utzi eta 58,4 milioi euro jasoko zituela jakin baita.

Konpainia handietako zuzendarien soldata beraz, akziodunek mugatuko dute. Lege berriaren arabera, akziodunen batzar orokorrak hautatuko ditu urtero Administrazio Kontseiluaren presidentea eta bertako kideak. Gainera, horien soldaten berri eman beharko dute urtero.

Azkenik, zuzendaritzako kideak enpresatik joatean kalte-ordainak jaso ahal izatea debekatuko da, baita kontratatzeagatik pizgarriak jasotzea eta "urrezko paraxut" gisa ezagutzen den neurria ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea