Mundua -

Egipton

Port Saideko tragediagatik ezarritako epaiak berretsi dituzte

21 akusatuei heriotza-zigorra ezarri zieten; bost akusatuei biziarteko espetxealdia beteko dute, eta Port Saideko estadioaren segurtasun arduradun ohiari 15 urteko kartzelaldia ezarri diote.

Port Saideko epaiketagatik istiluetan izandako hildako baten hileta. Argazkia: EFE
Port Saideko epaiketagatik istiluetan izandako hildako baten hileta. Argazkia: EFE
Port Saideko epaiketagatik istiluetan izandako hildako baten hileta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz Port Said estadioan izandako tragediagatik biziarteko espetxealdia ezarri die Egiptoko auzitegi batek bost akusatuei. Halaber, beste 21 akusatuei ezarritako heriotza-zigorra berretsi du.

Sobhi Abdelmeguid epaileak akusatuak urkatzea agindu du, "hilketa eta hilketa saiakera" leporatuta. Port Saideko sarraskian 72 lagun hil ziren bi futbol taldeen zaleen arteko liskarretan. Heriotza-zigorrak urtarrilaren 26an ezarri zituzten, baina gaur berretsi dituzte.

28 lagun aske utzi dituzte

Halaber, bat eta 15 urte bitarteko espetxealdia ezarri diete gainerako akusatuei, tartean, Port Said estadioaren segurtasun arduradun ohiari. Milaka auzokide bildu dira Martirien Plazan eta irratien bitartez epaiaren gaineko berriak ari dira entzuten, malkoen eta suminaren artean.

Sutea

Bestalde, epaiari gaitzespena adierazteko, Al Ahly Kairoko futbol taldeko ultrak sua eman diote Poliziaren egoitzari. Gauzak horrela, suaren ondorioz, Zamalek uhartean ke-zutabe handiak dira ikusgai.

Egiptoko telebista kate ofizialak jakinarazi duenez, 'Ahlawy Ultrak' taldeko kideak Poliziaren Klubean sartu dira eta sua eman diote. Ondoren, Egiptoko Futbol Federazioaren egoitzan ere sartu dira,  bertan lapurreta egin eta sua piztu dute.

Hogei bat suhiltzaile-kamioiak bidali dituzte bertara suak kontrolatzeko nahian. Azmi Mugahed Futbol Federazioaren bozeramaileak azaldu duenez, suak eraikin osoa erre du. "Jazoera deitoragarria da", esan du. Halaber, Al Ahly futbol-taldeko zaleen artean "soldatapeko infiltratuak" izan direla salatu du Mugahedek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea