Mundua -

Hauteskundeak Venezuelan

Caprilesek hauteskundeetarako oposizioko hautagaia izatea onartuko du

Halaber, hauteskundeak egin bitartean Venezuelako presidentea den Nicolas Madurok astelehenean aurkeztuko du ofizialki bere hautagaitza astelehen honetan.

Henrique Capriles Mirandako estatuko gobernadorea. Argazkia: EFE
Henrique Capriles
Henrique Capriles Mirandako estatuko gobernadorea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Henrique Capriles Mirandako estatuko gobernadoreak apirilaren 14ko Venezuelako Presidentetzarako hauteskundeetako oposizioko hautagaia izatea onartuko du astelehen honetan, Lehenengo Justizia alderdiko iturri batek berretsi duenez.

Caprilesek 19:30ean (00:00GMT) egingo du iragarpena , gobernadorearen taldeko iturri batek esan duenez. Pertsona hori ere urriaren 7ko Presidentetzarako hauteskundeetan oposizioko buru izan zen, eta Hugo Chavez presidentearen aurka galdu egin zuen.

Anonimatuan mantentzea eskatu duen iturriak Caprilesek "gauza garrantzitsu gehiago" iragarriko dituela azaldu du. "Mila esker mezuengatik, guztiak  aintzat hartzen ditut, gaur gauean nire erabakiari buruz hitz egingo diot herrialdeari, zoazte Jaungoikoarekin",idatzi du Caprilesek bere Twitterreko kontuan.

Madurok astelehenean egingo du ofizial bere hautagaitza

Hauteskundeak egin bitartean Venezuelako presidentea den Nicolas Madurok astelehenean aurkeztuko du ofizialki bere hautagaitza, PSUV Venezuelako Alderdi Sozialista Batuak berretsi duenez.

Hauteskundeak apirilaren 14an egingo dira. "Astelehenean, 09:00etan, Hauteskunde Batzar Nazionalean hautagaitza aurkeztuko du Nicolas Madurok", idatzi du Carreño diputatuak eta "Chavez bizirik dago, borrokak darrai!, esanez amaitu du iragarpena.

Bestalde, Henrique Capriles Venezuelako oposizioko buruari hauteskundeetara aurkezteko eskatu dio formalki oposizioak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea