Mundua -

Turkiarekin

Su-eten ofiziala iragarri du PPK Kurdistango Langileen Alderdiak

PPK alderdiaren buruzagi militarrak mezu batean esan duenez, "ez da eraso gehiagorik egongo, betiere gure matxinoei eraso egiten ez bazaie".

Kurduak Diyarbakirren. EFE
Kurduak Diyarbakirren. EFE
Kurduak Diyarbakirren. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PKK Kurdistango Langileen Alderdiak ofizialki deitu du Turkiarekin su-etena, ostegunean, Abdulla Ocalan PKK alderdiko buruak "armak isilarazteko" garaia dela aldarrikatu eta gero.

"Su-eten ofiziala deitu dugu martxoaren 23tik aurrera. Parlamentua eta Gobernua (Turkiakoak) batzorde bat prestatzeko lanetan hasten badira, Turkiatik joan gaitezke" esan du Murat Karayilan taldearen buruzagi militarrak Firat agentzian jarritako bideoa batean.

"Ez da eraso gehiagorik egongo, betiere gure matxinoei eraso egiten ez bazaie", gaineratu du Karayilanek bideoan, Hurriyet Daily News egunkariaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea