Mundua -

Hauteskundeak, maiatzean

Pakistaneko presidente ohia etxera itzuli da, mehatxuak jaso ostean

Halaber, Pakistaneko iparraldean izandako atentatu batek 17 soldadu eta lau zibil hildako utzi ditu.

Pervez Musharraf Pakistaneko presidente ohia. Argazkia: EFE
Pervez Musharraf Pakistaneko presidente ohia. Argazkia: EFE
Pervez Musharraf Pakistaneko presidente ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pervez Musharraf Pakistaneko presidente ohia Karachi hiriko aireportura heldu da igande honetan, datorren maiatzaren 11an izango diren hauteskundeetan parte hartzeko. Musharraf Quaid e Azam aireportura iritsi da 12:20ak aldera tokiko orduan (07:20 GMT) Emirates hegazkin konpainiaren hegaldi batean.

Aireportuan milaka jarraitzaileek egin diote harrera, Geo eta Dwan tokiko komunikabideek jakitera eman dutenez.

APML alderdiko idazkari nagusiak azaldu duenez, "Musharrafek iraganean izandako jazoerengatik, hura babesteko neurriak handiak izango dira". Ehsanula Ehsan TTP Pakistaneko mugimendu talibaneko bozeramaileak adierazi duenez, presidente ohia herrialdera itzuliz gero, hainbat matxinok osatutako talde bat dago prest Musharrafen aurrean inmolatzeko.

Atentatua

Bestalde, gutxienez 17 soldadu eta lau zibil hil dira larunbat honetan Pakistaneko iparraldean izandako atentatu batean. Bonbak zituen auto batek eztanda egin du Polizia-kontrol batean. Halaber, beste 37 lagun zauritu dira.

Atentatua 19:45ean tokiko orduan jazo da, Eschako udalerrian, Ipar Waziristanen. Matxino batek gidatutako ibilgailuak Polizia-kontrolaren aurka egin du talka, eskualdeko Gobernuko kide batek esan duenez.

Aske fidantzapean

Musharrafek Estatu-kolpea eman zuen 1999an eta boterea indarrez hartu zuen. 2008an kargua utzi zuen, eta ordutik hona Londres eta Dubairen artean bizi da. Herrialdera itzultzeko bidea erraztu dio Sindh probintziako epaitegi batek, Pakistanera itzulita, fidantzapeko askatasuna ezarriko diola bermatu duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Atentatuak argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hauteskundeak gaur Asia azken ordukoa Pakistan gaur