Mundua -

Bonbardaketa

NATOren eraso batek 10 haur eta emakume bat hil ditu Afganistanen

AIP bertako agentziaren arabera, biktimak euren etxeen barruan zeuden erasoa gertatu denean.

Afganistaneko eraso bat. EITB
Afganistaneko eraso bat.
Afganistaneko eraso bat. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOren bonbardaketa batek hamar haur eta emakume bat hil ditu Afganistanen, Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundearen eta herrialdearen arteko harremanak zailduz, nazioarteko tropak joaten ari diren unean, hain justu.

"11 zibil, horien artean 10 haur hil dira nazioarteko tropen operazioan", esan dio Efe agentziari Wasifullah Wasifi Kunar probintziako gobernatzailearen bozeramaileak.

Iturri horren arabera, beste lau emakume zauritu dira Afganistaneko tropen eta ISAF Afganistanen Segurtasuna Bermatzen Laguntzeko Indarraren arteko operazio bateratu batean. Larunbatean gertatu zen eraso hori, Shigal barrutian.

AIP bertako agentziaren arabera, biktima guztiak euren etxeen barruan zeuden erasoa gertatu denean. Halaber, ez dute baztertzen hildakoen kopurua handitzea; izan ere, oraindik tokia garbitu behar dute.

Wasifiren arabera, sei taliban, horien artean bi agintari, hil egin dira eraso horietan.

Muhammad Ismail Kunarreko Probintzia Asanbladako presidenteak AIP agentziari esan dioenez, 17 dira hildako zibilak.

Azken honek tragedia kondenatu du eta Hamid Karzai Afganistaneko presidenteari zibilen heriotzekin amaitzeko neurriak hartzeko eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea