Mundua -

Somalian

17 lagun hil dira Muqdishoko auzitegi baten aurkako erasoan

Hildakoen kopurua handiagoa izan daiteke zauritutako lagun asko oso larri baitaude.

Erasoa Somalian. EFE
Erasoa Somalian. EFE
Erasoa Somalian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 17 lagun hil dira eta beste hainbeste zauritu dira, Muqdishoko auzitegi baten aurka armatutako talde batek egin duen erasoan, Ali Dini poliziaren bozeramaileak Efe agentziari esandakoaren arabera.

Iturri horren arabera, bonba auto bat erabili dute erasorako eta hildakoen kopurua handitu egin daiteke; izan ere, zauritutako lagun asko oso larri daude.

Aidid Ilka Hanaf Somaliako Auzitegi Goreneko presidentea ere zauritu egin da erasoan.

Al Shabab muturreko milizia islamiarrak hartu du erasoa bere gain Twitterren argitaratutako mezu batean. Halaber, beste helburu batzuen aurka ere egin dutela ziurtatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea