Mundua -

Kronika Venezuelatik

Tentsio giroa areagotuz doa Venezuelako kaleetan

Tensio giroa areagotuz doa orduak aurrera egin ahala, eta egunean zehar itxurazko lasaitasun bat arnasten bada ere, gaua heltzean giroa okertu egiten da.

Arantxi Padilla. EiTB.
Arantxi Padilla. EiTB.
Arantxi Padilla. EiTB.

Arantxi Padilla

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tensio giroa areagotuz doa orduak aurrera egin ahala, eta egunean zehar itxurazko lasaitasun bat arnasten bada ere, gaua heltzean giroa okertu egiten da. Hori guztia Nicolas Maduro presidente izendatu dutelako, Caprilesek eskatutako botu kontaketa egin gabe.

Arratsalde eta gau osoan zehar eman dira protestak Venezuela osoan 'kaprilisten' artean. Kazerolada batekin hauteskundeetako iruzurra salatzean dute, eta PSUV alderdiko hainbat eraikin erre eta barrikadak jartzeaz gain,  Caracaseko kaleetan estatu kolpe baten aldeko oihuak ere entzun dira manifestarien artean.

Oposizioko hautagaia sutan dago, eta mobilizazioak deitu ditu gaur eta biharkoIstiluetan 7 hildako izan direla aurreratzen dute albiste agentzia desberdinek, baina Elias Jaua Atzerri ministroak konfirmatu du kasu hauek ikertzen ari direla. Madurok Caprilesi egotzi dio ardura guztia, eta Diosdado Cabello Batzar nazionaleko presidenteak Caprilesen kontrako ikerketa bat ireki du.Madurok ere mobilizitzatzera deitu ditu bere jarraitzaileak, eta bake giroan izan daitezen eskatu du. Larunbata arte debekatuta dago armak izan eta gainean eramatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Gehien ikusitako bideoak Venezuela albisteak Latinoamerika Arantxi Padilla