Mundua -

Hauteskundeak

Normaltasuna nagusi Paraguain, presidentea hautatzeko hauteskundeetan

Herrialdeko presidente izateko faborito nagusiak Horacio Cartes Colorado alderdiko hautagaia eta Efrain Alegre liberala dira.

Hauteskundeak Paraguain. EFE
Hauteskundeak Paraguain. EFE
Hauteskundeak Paraguain. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paraguaiko hauteslekuek bertan 16:00ak zirenean (20:00 GMT) itxi dituzte ateak, jazoera nabarmenik izan ez den egunaren ostean.

Parte-hartzearen azken datuaren arabera, hauteslekuak itxi baino ordu eta erdi lehenago herritarren % 52k eman du boza.

Herrialdeko presidente berria aukeratzeko hauteskundeetara joateko aukera izan dute 3,5 milioi lagunek eta lehen aldiz, atzerritik ere bozkatu ahal izan da, besteak beste, Espainiatik, Argentinatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik.

Datozen bost urteetarako presidentea hautatuko dute, eta horrekin batera, presidenteordea, 45 senatariak, 80 diputatuak, departamentuetako ordezkariak eta Parlasuneko ordezkariak ere aukeratuko dituzte.

Inkesten arabera, faboritoak Cartes eta Alegre dira. Cartes, 56 urteko gizonezko aberatsa Colorado alderdiko hautagaia da. Efrain Alegre abokatua ordea, Alderdi Liberaleko hautagaia da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea