Mundua -

Associated Press

Tuit faltsu batek hiru minutuko izua eragin du Wall Streeten

"Alerta: Bi leherketa Etxe Zurian eta Barack Obama zaurituta dago", irakurri dute Associated Press albiste-agentziako kontu ofizialean, Twitter sare sozialean.

Wall Street. EFE
Wall Street. EFE
Wall Street. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13:07ean (17:07 GMT) Associated Press AEBetako albiste-agentziak alerta guztiak piztu ditu Twitter bidez. Etxe Zurian bi lehergailuk eztanda egin eta Barack Obama presidentea zauritu dutela zabaldu du.

"Alerta: Bi leherketa Etxe Zurian eta Barack Obama zaurituta dago", irakurri dute albiste-agentziako kontu ofizialean, Twitter sare sozialean. Bi milioi bat jarraitzaile ditu Associated Pressek Twiterren.

Informazio faltsua hiru minutuz Sarean egon da APk gezurtatu gabe. Sam Hananel Washingtoneko erredakzioko kide batek tuit bat bidali du informazioa gezurtatzeko. AEBetako albiste-agentzia nagusiaren Twitter kontuari eraso egin diotela salatu du Hananelek.

Etxe Zuriko lehergailuen albistea gezurtatzen korrika eta presaka aritu dira agentziaren Washingtoneko berriemaileak eta kazetariak.

Hala ere, Wall Streetek berehala beherakada latza izan du eta minutu batzuk igaro behar izan dira berriz suspertzeko. Adituen arabera, gertakariak kotizazioen ahultasuna agerian utzi du.

17:08tik aurrera beherakada azaltzen dute merkatuetako grafikoek, tuit faltsua argitaratu ostean, alegia. Horrela, bi minutu eskasetan eguneko irabazi guztiak galdu ditu burtsak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea