Mundua -

Aurreneko inbestidura botoa

Parlamentuak Enrico Lettaren Gobernuari babesa eman dio

Inbestidurako konfiantzazko lehen botoa gainditu du Exekutiboak, Senatuan astearte honetan hurrengo bozketari aurre egin baino lehen. Aldeko 453 boto, kontrako 153 eta 17 abstentzio izan dira.

Enrico Letta Italiako Gobernuaren buruzagia. EFE
Enrico Letta Italiako Gobernuaren buruzagia. EFE
Enrico Letta Italiako Gobernuaren buruzagia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inbestidurako konfiantzazko lehen botoa gainditu du gaur Enrico Letta Italiako Gobernuaren buruzagiak Parlamentuan. Koalizioko Exekutiboak Diputatuen Ganberako babesa jaso du.

Inbestidurako konfiantzazko lehen botoa gainditu du Exekutiboak, Senatuan astearte honetan hurrengo bozketari aurre egin baino lehen. Aldeko 453 boto, kontrako 153 eta 17 abstentzio izan dira. Alderdi Demokratak (PD), Silvio Berlusconiren kontserbadoreek (PDL) eta Mario Montiren zentroko alderdiak Gobernua osatzen dute.

Lettaren PDn alderdiko diziplina hautsi ez dela diote emaitzek. Azken egunetan horren beldur ziren agintariak; izan ere, alderdi barruan zatiketa da nagusi, Giorgio Napolitano estatuburuaren aukeraketan argi geratu baitzen.

Italiako Parlamentua efe

Italiako Parlamentua efe

Italiako Diputatuen Ganbera. EFE

Lehen neurrien artean, parlamentari diren ministroei soldata kenduko dio Gobernu berriak. Era berean, etxebizitzaren gaineko zerga ekainean bertan behera utziko du Exekutiboak. Mario Monti lehen ministro ohiak zerga hau jarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea