Mundua -

Txile

Pablo Nerudak minbizia zuela baieztatu dute aurreneko azterketek

Txileko olerkariaren gorpuzkiei egindako lehen azterketen arabera, koplariak prostatako minbizia zuen, eta baita metastasia ere.

Pablo Neruda Txileko olerkaria. EFE
Pablo Neruda Txileko olerkaria. EFE
Pablo Nerudak minbizia zuela baieztatu dute ikerketek

0:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorpuzkiei egindako aurreneko azterketen arabera, Pablo Neruda Txileko olerkariak prostatako minbizia eta metastasia zituen, prozedurako iturriek gaur jakitera eman dutenez.

Txileko Auzitegiko Zerbitzu Medikuak idazlearen gorpuzkiei azterketa erradiologikoak eta histologikoak egin dizkie eta txostena Mario Carroza epailearen eskuetan jarri du gaur. Carroza Nerudaren heriotza ikertzen ari den epailea da.

Olerkariaren (1904-1973) gorpuzkiak lurpetik atera zituzten apirilaren 8an. Matilde Urrutia hirugarren emaztearen hilobiaren alboan, 1992an, lur eman zioten Isla Negran, Txileko kostaldean.

Neruda prostatako minbiziak eragindako metastasiak jota hil zela dio ikerketaren ildo batek, baina Santiagoko Santa Maria ospitalean zegoela heriotza norbaitek eragin ziola uste dute askok, 1973ko estatu-kolpearen ostean.

"Nerudak prostatako minbizia zuen, baina haratago joan behar da, Santa Maria ospitalean zela injekzio hilgarria eman ote zioten argitu behar dute, alegia", adierazi du gaur Eduardo Contreras abokatu auzi-jartzaileak.

"Zentzu horretan, AEBetara bidaliko dituzten hezur-laginak garrantzitsuak dira", erantsi du.

Txileko eta atzerriko adituek gorpuzkiak lurpetik atera ostean, Estatu Batuetako laborategi batek poetaren hezurrak aztertuko ditu datozen egunetan, pozoituta hil ote zen argitzeko. Olerkaria Alderdi Komunistako militantea zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea