Mundua -
Bilatzailearen izen-aldaketa
Palestina Estatutzat jo du Googlek
Palestinako Lurraldeetan erabilitako bilatzaileak izena aldatu du eta, "Nazio Batuen, ICANN eta ISO erakundeen irizpidei jarraituta", Google Palestina izena izango du hemendik aurrera.
Erredakzioa
Google Kaliforniako konpainiak Palestinako Lurraldeetako lagunek erabilitako bilatzailearen izena aldatzea erabaki du. Ondorioz, hemendik aurrera, Google Palestina izena izango du, Googleko bozeramaile batek jakitera eman duenez.
"Hainbat iturri eta agintari kontsultatu ostean, 'Palestinako Lurraldeak' izena 'Palestina' izenduragatik ordezkatzea erabaki dugu", azaldu du Nathan Tylerrek.
"Kasu honetan, Nazio Batuen, ICANN (Izenak eta Zenbakiak Egokitzeko Interneteko Korporazioa) eta ISO (Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea) erakundeen irizpideak jarraitu ditugu", adierazi du. Horrela, bilatzaile horrek arabieraz eta ingelesez eskainiko ditu emaitzak, eta URL-aren amaiera pa izango da (www.google.ps).
Estatu behatzaile
2012ko azaroan, Nazio Batuen Erakundeen Batzar Orokorrak Palestina Estatu behatzailea izatea onartu zuen gehiengo osoz. Mahmud Abbas Palestinako presidenteak bultzatutako erabakiak 138 boto izan ditu alde, 9 kontra eta 41 abstentzio izan zituen.
Israelen eta Palestinaren arteko bake-negoziazioak bertan behera daude 2010eko irailetik, kokaleku berriak eraikitzeko Israelek deitutako 10 hilabeteko luzapenaren amaieran Palestinak negoziazioa utzi ostean.