Mundua -

Miriam Quiroga

Kirchnerren idazkari ohia: 'Diruz betetako zaku beltzak heltzen ziren'

Bestalde, Kirchnerren funtzionarioak aberastu egin zirela deitoratu du Quirogak: "Aldaketa handia izan zen. Janzkera, gastatzeko eta erosteko modua aldatu zuten".

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Kirchnerren idazkari ohia: 'Diruz betetako zaku beltzak heltzen ziren'

1:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miriam Quirogak, Nestor Kirchner Argentinako presidentearen idazkari ohiak, salatu duenez, buruzagi ohiak "diruz betetako zaku beltzak" eramaten zituen Santa Cruzera. Lazaro Baez eta Cristobal Lopez enpresaburuek, besteak beste, dirua ematen ziotela azaldu du. Gainera, Cristina Kirchnerren bizitzaren xehetasunak jakitera eman ditu Quirogak.

"Daniel Muñozek (Kirchnerren idazkari ohia) diruz betetako zorro beltzak jasotzen zituen", adierazi du Quirogak. "Poltsa horiek norbaitek ekartzen zituen. Bertan lanean egon nintzenean Lazaro Baez, Cristobal Lopez, Eskenazi (Repsol YPF konpainiaren akziodunak) ikusi nituen", erantsi du.

Diru poltsen ibilbidea Etxe Arrosan edo Quinta de Olivosen hasten zen eta Rio Gallegosen edo El Calafaten amaitzen zen, Quirogaren hitzetan. Antza denez, diruak bidaia presidentearen hegazkinean egin ohi zuen.

Era berean, Kirchnerren funtzionarioak aberastu egin zirela deitoratu du Quirogak: "Aldaketa handia izan zen. Janzkera, gastatzeko eta erosteko modua aldatu zuten".

"Cristina jakinaren gainean zegoen"

Cristina Kirchnerrek senarraren negozioen berri zuela ziurtatu du Quirogak: "Cristina jakinaren gainean zegoen".

Quiroga 90eko hamarkadan hasi zen lanean Kirchnerren etxean, Santa Cruzeko gobernadorea zenean. Ekitaldi ofizialetan esataria izan zen. Senarra hil ostean, Cristina Kirchnerrek Quiroga kaleratu egin zuen inolako azalpenik eman gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea