Mundua -
Lehen emaitzak
Pakistango Musulmanen Liga izan da nagusi hauteskundeetan
Hauteskunde Batzordearen iritziz hauteskundeak "askeak eta justuak" izan dira, eta parte-hartzea % 60koa izan dela adierazi du.
Erredakzioa
Fakhruddin G Ebrahim Pakistaneko Hauteskunde Batzordeko presidenteak esan duenez, hauteskundeak "askeak eta justuak" izan dira.
Halaber, parte-hartzea % 60koa izan dela gaineratu du.
Emaitza ofizialak noiz berretsiko zain, Pakistaneko Musulmanen Liga da alderdi bozkatuena, Gobernua eratzeko gehiengo nahikoarekin gainera.
Nawaz Sharif Pakistango lehen ministroak bere alderdiaren, Liga Musulmanaren, garaipena aldarrikatu zuen larunbat gauean.
Lehen emaitzak ezagutarazi ostean, jendetza bildu zen Lahoren, eta Sahrif eurei mintzatu zitzaien, Imran Jan cricket jokalaria buru den alderdiari aurre hartu ziola jakin eta gero.
Hitzaldian, "herrialdea krisitik ateratzeko ahalegin guztiak" egingo dituela esan zuen eta Pakistan "herrialde baketsu eta oparoan" bilakatuko duela esan zuen Pakistan Irratia kate publikoan esandakoaren arabera.
Halaber, "gehiengo absolutua" lortzea espero duela esan du, "Gobernu berria eratzeko botoak eskatzea ekiditeko"; izan ere, koalizio Gobernuak ez lukeela "ongi" funtzionatuko esan du.
Batzorde Nagusiak 272 jesarleku ditu, eta 268 eserlekuengatik lehiatuko dira hautagaiak. Halaber, lurralde-batzordeen 577 jesarlekuetatik 571 banatuko dira gaurko hitzorduan. Gobernu zibilen arteko trantsizio baterako lehen hauteskunde deialdia da.
Atentatuak
Gutxienez 13 lagun hil dira eta beste hainbat lagun zauritu dira Pakistango zenbait hiritan izandako atentatuetan. Hauteskunde-eguna izan da Pakistanen, gobernu zibilen arteko trantsizio baterako lehen hauteskunde-hitzordua, alegia.
Atentaturik larriena Karachin izan da, herrialdearen bigarren hiri nagusia. Bertan 11 lagun hil eta beste 50 zauritu dira Quaidabadeko zonaldean hautagai baten aurka izandako atentatuan. Awami Alderdi Nazionaleko (ANP) hautagaia izan da atentatuaren helburua. Ibilgailuan zegoenean lehergai batek eztanda egin du. Hala ere, hautagaia onik atera da.
Ehsanullah Ehsan Tehrik-i-Taliban Pakistango talde talibanaren bozeramaileak atentatua aldarrikatu du. "Eraso horrengatik harro gaude, guk egin dugu eta gehiago egingo ditugu", aurreratu du bozeramaile horrek.