Mundua -

Oinarrizko produktuen eskasia

Oinarrizko produktuen eskasiak ardo barik utzi du Venezuelako Eliza

Mezak emateko ardoa bukatzen ari da, bertako hornitzaile bakarrak edaria banatzeko zailtasunak baititu.

Venezuela oinarrizko produktuen eskasia pairatzen ari da. Argazkia: EFE.
Venezuela oinarrizko produktuen eskasia pairatzen ari da. Argazkia: EFE.
Venezuela oinarrizko produktuen eskasia pairatzen ari da. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mezak emateko ardoa agortzear dutela ohartarazi du Venezuelako Eliza Katolikoak. Izan ere, bertako hornitzaile bakarrak edaria banatzeko zailtasunak ditu herrialde osoa oinarrizko produktuen eskasia pairatzen ari baita.

"Erreserbak bukatzear daude", adierazi du Roberto Lucker Coro hiriko apezpiku eta Venezuelako Apezpiku Batzarraren hedabideen batzordeko presidenteak.

Luckerrek azaldu duenez, ardoa egiteko beharrezko osagaiak lortzeko zailtasunak direla eta, edari hori ekoizteari uztea erabaki zuen Pomar upategiak, eta horrek eragin du arazoa. Apezpikuaren esanetan, Pomar da Venezuelako ardo ekoizle bakarra, eta "hura ordezkatzea ez da erraza", batez ere kostu handiagoa izango duelako.

"Inportatu egin beharko genuke, baina ez dugu dolarrik hori egiteko", adierazi du. Hori dela eta, ardoa zuzenean jasotzeko behar dituzten dibisak Nicolas Maduro presidenteari eskatzea pentsatu dute.

Luckerren arabera, "bi hilabetetarako" ardoa dute erreserbatuta, eta eukaristian "gehigarririk gabeko muztioa" erabiltzen dutela nabarmendu du, eta produktu hori ez dutela upategi guztiek ekoizten.

Venezuela oinarrizko produktuen eskasia pairatzen ari da. Nicolas Maduro presidenteak aitortu duenez, herrialdean "hornidura arazo larria" dute. Horri aurre egiteko, baina, inportazio handiak egingo dituztela iragarri du, eta dibisak emateko prozesua arindu egingo dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Gaurko albiste garrantzitsuak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Venezuela albisteak Eliza Katolikoa albisteak