Mundua -

Protestak

Areagotu egin dira protestak Ankaran

Erdoganek adierazi duenez, Poliziak "gehiegikeriaz" jokatu du, Gobernuaren aurka izandako manifestazioetan.

Protestak Turkia
Protestak Turkia
Istiluek suntsituta utzi dituzte Istanbuleko kaleak

3:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak herritarrei lasaitasunerako deia egin die joan den ostiralaz geroztik izan diren Gobernuaren kontrako manifestazioen ondoren, eta "muturrekoek" eragindako probokazioak aintzat ez hartzeko eskatu die.

"Lasaitu zaitezte, hau guztia bideratuko da", esan du Erdoganek Istanbuleko aireportuan eman duen prentsaurreko batean, Marruekoserako bidaia ofiliari ekin aurretik.

 

Protesta en Ankara. EFE

Protesta en Ankara. EFE

Protesta Ankaran: Argazkia: EFE

Laugarren protesta eguna

Bart istiluak izan dira berriro Istanbul, Ankara eta Izmir hirietan manifestarien eta Poliziaren artean. gaurkoa, laugarren protesta eguna da eta guztira 1.700 pertsona atxilotu dituzte.

Bestalde, Turkiako lehen ministroak Taksim plazako merkatal gunearen proiektua bertan behera utziko zuela iragarri zuen atzo; hori da, hain zuzen, protesten arrazoia.

"Taksimen meskita bat eraikiko dugu", gaineratu du eta proiektuekin jarraitzeko ez duela "oposizioaren ezta istilu-sortzaileen baimenik behar" esan du.

Protesta gogorrak

Ostiralean, Istanbul erdigunean den Taksim plazan merkatal gune bat zabaltzearen aurka protesta egin zuten herritarrek. Poliziak negarra eragiteko gasa eta ura erabili zituen manifestariak bertatik ateratzeko, eta, horrez gain, manifestariak porraz jipoitzen zituzten irudiak zabaldu zituzten hedabideek. Istanbulen gune berde bat babesteko protesta gisa hasi zena, Gobernuaren kontrako borroka bihurtu da berehala.

Lehen ministroak "akatsak" izan direla onartu du

Recep Tayyp Erdogan Turkiako lehen ministroak adierazi duenez, Poliziak "gehiegikeriaz" jokatu du, aste honetan gobernuaren aurka izandako manifestazioen ondorengo istiluetan. Gaineratu duenez, "hainbat akats egon dira", eta horregatik ikerketa bat irekitzeko agindu dio Barne Ministerioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Turkia Manifestazioak gaur Ekialde Hurbila gaur