Mundua -
El Salvador
Hil egin da, zesarearen ostean, abortatzea eskatu zuen neskaren alaba
Haurra "bizirik jaio da, neska zen, baina ez zuen burmuinik", mediku-azterketek agerian utzi zuten moduan, eta jaio eta lauzpabost ordutara hil da.
Erredakzioa
Beatriz, lupu gaitza duen eta El Salvadorreko Auzitegi Gorenaren aginduz abortatzea galarazita zuen emakumea, alaba batez erditu da, baina, burmuinik ez zuenez, umea hil egin da ordu batzuk geroago, abortuaren aldeko bertako erakundeak jakitera eman duenez.
Beatriz goitizeneko emakumeak abortua egiteko eskatu zien sendagileei, osasun arazoengatik eta umekia gaizki osatzen ari zelako bizia arriskuan izango zuela eta. Emakumeak lupua eta giltzurrunetako gaixotasun bat dauzka; umekia, berriz, garunik gabe zetorren.
El Salvadorren debekatua dago abortuak egitea, eta bai umea galtzen duten emakumeak bai sendagileak espetxeratzea agintzen du legeak.
Eztabaida gizarteratu ondoren, osasun arrazoiengatik haurdunaldia amaiaraztea onartu zuen El Salvadorko Justiziak ostiralean. Bart heldu da berria: zesarea bidez eten zioten atzo haurdunaldia. Emakumea ondo dagoela esan dute, eta haurra, neska zetorrena, ez duela ikusi nahi izan, pena ematen ziola eta.