Mundua -

Bilerarik ez

Bertan behera geratu da bi Koreen arteko bilera

Ipar Koreak ez ditu Hego Koreak bilerara bidali dituen ordezkariak onartu.

Bi Koreen arteko bilera egingo zuten gela. Argazkia: EFE/Yonhap.
Bi Koreen arteko bilera egingo zuten gela. Argazkia: EFE/Yonhap.
Bi Koreen arteko bilera egingo zuten gela. Argazkia: EFE/Yonhap.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Korearen eta Hego Korearen arteko gobernu-bilera bertan behera geratu da, Yonhap albiste agentziak jakinarazi duenez. Bilerak bi egun iraun behar zuen, eta gaur hastekoa zen.

2007tik Ipar Koreako eta Hego Koreako Gobernuak ez dira elkarrekin bildu. Hego Koreako Gobernuak ez du azaldu zergatik utzi behar izan duten bertan behera bilera hori, baina, Yonhap agentziak aurretik zabaldu zuenez, bi herrialdeak ez zeuden konforme bilerara bidaliko zituzten ordezkariekin.

Seulek Batasun ministro hego-korearraren eta horren homologo ipar-korearraren arteko bilera proposatu zuen. Hala ere, Hego Koreak baieztatu duenez, Piongiangek proposamen horri uko egin zion.

Yonhap albiste agentziaren arabera, bilerara zein bost ordezkari bidaliko zituen jakinarazi zion batak besteari, baina Ipar Koreak ez zituen Hego Koreako Gobernuaren ordezkariak onartu.

Gobernu-bilera horrek interes handia sortu du mundu osoan zehar, eta, Hego Koreako Batasun Ministerioak jakinarazi duenez, 1.500 kazetarik izena emana zuten hitzordua jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea