Mundua -
Eraso berriak
Gutxienez 27 lagun hil dira Iraken izandako hainbat atentatutan
Erasoak bonba zeraman ibilgailuekin eta su-armekin egin dituzte herrialdeko hainbat puntutan.
Erredakzioa
Gutxienez 27 lagun hil dira Irakeko hainbat puntutan izandako zenbait atentatuetan. Erasoak bonba zeramatzaten ibilgailuekin eta su-armekin egin dituzte, igande honetan mediku eta polizia-iturriek aditzera eman dutenez.
Lehergaiak zituzten hainbat ibilgailuk eztanda egin dute Basora, Irakeko hegoaldean, eta bost hildako eta 10 zauritu utzi dituzte. Halaber, beste ibilgailuk ere eztanda egin dute Nayaf, Nasiriya, Kut, Hilla, Tuz Jurmato eta Mahmudiyan herrietan (Bagdadeko hegoaldean). Gainera, sei polizia hil dira Hadharren Polizia-toki baten aurka izandako erasoan, Poliziak aditzera eman duenez.
Maiatzean azken bost urtetako hildako kopururik handiena izan zen, izan ere, 1.000 lagun inguru hil ziren.