Mundua -
Telebista publikoa
ERTren seinalea berrezartzeko agindua eman dute Greziako auzitegiek
Estatuko Kontseiluak (auzitegi gorena) ERT Greziako irrati-telebista publikoaren seinalea berehala lehengoratzeko agindua eman du.
Erredakzioa
Estatuko Kontseiluak (auzitegi gorena) ERT Greziako irrati-telebista publikoaren seinalea berehala lehengoratzeko agindua eman du gaur.
Kautelazko neurria arratsaldean igorri du auzitegiak. Telebista publiko berria abian jarri bitartean ERT zabalik mantendu behar dutela erabaki du auzitegiak.
ERTren itxierarekin piztutako Gobernu krisiari irtenbidea emateko Exekutiboa bilera egiten ari zen auzitegiak erabakiaren berri eman duenean. Andonis Samaras lehen ministroak telebista publikoa ixteko erabakia hartu zuen.
Seinalea berrezartzeko beharrezko neurriak hartzeko eskatu dio Estatuko Kontseiluak ekonomia ministroari, erakunde berria sortu arte.
Ministroak agindua jasotzen duenean erabakia indarrean sartuko da, 06:00ak aldera.