Mundua -
Protestak Turkian
Manifestarien aurka piperrauts-gasa bota du Poliziak Istanbulen
Milaka lagunek plaza inguruan jarraitzen dute eta Poliziak eraso egin die negar eragiteko gasarekin.
Erredakzioa
Turkiako polizia piperrauts-gasa botatzen hasi da larunbatean Istikal kalean dauden manifestarien aurka, Taksim plaza inguruan, Istanbulen.
Bertan, krabelin gorriekin protesta egin dute eta 17:30ak aldera, istiluen aurkako poliziak ur kanoiak erabili ditu manifestariak botatzeko.
Hala ere, milaka lagun inguruko kaleetan geratu dira eta Polizia negarra eragiteko gasa botatzen hasi da.
Manifestazio jendetsua izan da, eta aurreko asteetan bezala, Poliziak bertatik bota dienean, inguruko kaleetan bildu dira manifestariak.
Ekaineko lehen bi asteetan protestak areagotu egin ziren, baina ekainaren 15ean manifestariak indarrez aterarazi zituztenetik, protestak baketsuagoak izan dira.