Mundua -
Indarkeria
Atentatu bolada batek 50 pertsona hil ditu Iraken
Erasorik larriena Al Tuz hirian gertatu da. Bertan, bonba-auto batek 11 pertsona hil eta 60 zauritu ditu.
Erredakzioa
Gutxienez 50 pertsona hil eta 144 zaurti egin dira Bagdad eta Al Tuz hirietan izandako atentatu boladaren ondorioz. Atentatuetan bonba-autoak erabili dituzte, Poliziaren arabera.
Erasorik larriena Al Tuzen gertatu da. Bertan, 11 pertsona hil eta 60 zauritu dira ustezko suizida batek gidatzen zuen bonba-autoaren ondorioz. Autoa jende ugari zegoen lekuan lehertu da.
Atentatuak bata bestearen atzetik gertatu dira, nahiz eta segurtasun indarrak nonahi izan ramadanaren azken astean lasaitasuna bermatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea