Mundua -
Heriotza
Holandako Friso printzea hil da, koman urtebete eta erdi eman ostean
Frisok 2012ko otsailaren 17an istripu bat izan zuen eskiatzen ari zela, Lechen (Austria), eta, ordutik, ezin izan zuen guztiz konortea berreskuratu.
Erredakzioa
Holandako Friso printzea, Guillermo-Alejandro erregearen anaia, hil da astelehen honetan, Hagako Bosh jauregian, urtebete eta erdi koman eman ostean, Errege Etxeak ohar batean jakitera eman duenez.
Frisok (44 urte ditu) 2012ko otsailaren 17an istripu bat izan zuen eskiatzen ari zela, Lechen (Austria), eta, ordutik, ezin izan zuen guztiz konortea berreskuratu.
"Erregeak tristura handiarekin Johan Friso printzea hil dela iragarri du", irakur daiteke Guillermo-Alejandro erregeak sinatutako oharrean.
"Friso printzea 2012ko otsailaren 17an izandako eski-istripuak eragindako oxigeno faltaren emaitza izan den buruko kalteengatik hil da", gaineratu du.