Mundua -

Ordu askoren ostean

Alemaniako Ingolstadt hirian bahitutako hiru lagunak aske geratu dira

Tratamendu psikiatrikoan dagoen bahitzailea (24 urte ditu) zauritu egin da. Angela Merkelek bertan behera utzi du arratsaldean hiri horretan zuen ekitaldia.

Hainbat pertsona bildu da Ingolstadt herriko udaletxe zaharraren inguruan. Efe.
Hainbat pertsona bildu da Ingolstadt herriko udaletxe zaharraren inguruan. Efe.
Hainbat pertsona bildu da Ingolstadt herriko udaletxe zaharraren inguruan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako hegoaldean, Ingolstadt hiriko udaletxe zaharrean bahitutako hiru lagunak  aske geratu dira, eta onik daude, Poliziak jakitera eman duenez. Dirudienez, bahitzailea ere bizirik dago, baina erreskatean zauritu egin da.

Askapena lehenengo ordutik udaletxe inguruan zegoen komando berezi bati esker izan da.

Donau Kuriere hedabideak aditzera eman duenez, bahitzailea 24 urteko gazte bat da eta ekainean urte bat eta zortzi hilabateko baldintzapeko askatasuna ezarri zioten 25 urteko emakumezko bati jazarpena egiteagatik. Emakumeak udaletxean lan egiten du eta bahitzaileak debekatuta zuen bertara sartzea. Bahitzailea tratamendu psikiatrikoan dago 2012. urtetik.

Lehen informazioen arabera, bahituen artean Sepp Misslbeck Udaleko 'hirugarrena' izan da.

Angela Merkel kantzilerrak hauteskunde kanpainako ekitaldia zuen Ingolstadten bertan, baina mitina bertan behera uztea erabaki du.

Horst Seehofer Bavierako lehen ministroak iragarri duenez, ekitaldia datozen egunetan egingo dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea