Mundua -

Lurralde gatazka

Gibraltarreko mugan tasa bat jartzea legez kanpokoa dela dio Europak

Rajoyk Europako Batzordea ordezkaritza bat bidaltzera gonbidatu du, "beharrezko egiaztapenak egiteko, baina ikuspuntu orokor batekin". Batzordeak "lehenbailehen" bidaliko du bere misioa Gibraltarrera.

Europaren arabera, posiblea da Gibraltarrera doazen errepideetan ordainsaia jartzea. Efe.
Europaren arabera, posiblea da Gibraltarrera doazen errepideetan ordainsaia jartzea. Efe.
Gibraltarreko mugan tasa bat ezartzea legez kontra legoke

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak (EB) esan du Gibraltarren eta Espainiaren arteko mugan tasa bat kobratzea Europako legediaren aurka doalako.

"Europar Batasuneko legediaren arabera, estatu kide bateko mugan tasa edo zerga bat jartzea legez kanpokoa dela konfirmatzen dut", esan du Olivier Bailly bozeramaileak.

Hala ere, Europako Batzordetik azaldu dute tasa bat kobratzea legez kanpokoa izan arren, mugara doazen errepideetan ordainsaria jartzea posible izango litzatekeela.

Rajoyren eskaera

Bestalde, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Gibraltarrera ordezkaritza talde bat bidaltzeko gonbita egin dio Europako Batzordeari "beharrezko egiaztapenak egiteko, baina ikuspuntu orokor batekin".

Rajoy telefonoz aritu da Durao Barroso Batzordeko presidentearekin, 12 minutuz. Gobernuaren arabera, "Durao Barrosok ez du tasaren gaia aipatu ere egin".

Algeciraseko badian hormigoizko blokeak jaurtitzea ezin dela onartu esan dio Rajoyk Europako buruzagiari, eta Gibraltarreko jarduera ekonomikoak dirua zuritzeari, kontrabandoari eta fiskalitateari buruzko Europako araudia ez duela hausten egiaztatu eta kontrolatu beharra azaldu dio.

Europako Batzordeak "lehenbailehen" bidaliko du misioa Gibraltarrera

Hitzaldian, Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak Rajoyri egoera aztertzeko misioa "lehenbailehen" bidaliko duela azaldu dio.

Bitartean, HMS Westminster Britainia Handiko fragata Gibraltarreko itsasontzi basean porturatu da, eta egun batzuk emango ditu bertan, Mediterraneoan egingo dituzten maniobra militarren harian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea