Mundua -

Zentral Nuklearra

Fukushimak beste 300 tona ur erradioaktibo isuri ditu

NRA erakundeak ikerketa zehatza eskatu du isuriaren inguruan, ura zentralaren ondoko itsasora iritsi ote den beldur baita.

Fukushimak beste 300 tona ur erradioaktibo isuri ditu. Argazkia: Efe
Fukushimak beste 300 tona ur erradioaktibo isuri ditu.
Fukushimak beste 300 tona ur erradioaktibo isuri ditu. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fukushima zentral nuklear japoniarra kudeatzen duen enpresak aitortu du beste 300 tona ur erradioaktibo filtratu direla erreaktoreak hozteko erabiltzen dituzten edukiontzietatik.

Hasieran langile batzuek atzeman dute ur-ihesa, edukiontzi horien aldamenean putzu batzuk ikusi dituztenean. Horren ondoren, Tokyo Electric Power enpresak prentsaurrekoa eman du, isuria hasieran pentsatzen zutena baino larriagoa zela azaltzeko.

Gainera, filtratutako likido horretan beta erradiazioa igortzen duen materiala atzeman dute, litroko 80 milioi bequerele.

Kyodo albiste-agentziak zabaldu duenez, ura ziurrenik lurzorura filtratu da, eta oraindik ez dakite zehazki nondik sortu den ihesa.

Hori dela eta, NRA erakundeak ikerketa zehatza eskatu du isuriaren inguruan, ura zentralaren ondoko itsasora iritsi ote den beldur baita.

Ihes horrekin batera, kutsatutako ura pilatzen ari da erreaktoreak dauden eraikineko sotoan, egunero 400 tona ur gehiago, eta hori da egun eraikina eraisteko arazo nagusia.

Hori konpontzeko edo ura lurrera ez filtratzeko, erreaktoreen inguruko zorua izoztea pentsatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Japonia bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Ura albisteak gaur Euskadiko kutsadura